“Jendaurrean hizlari”

abril 14, 2008 en 3:36 pm | Publicado en Liburuak | Deja un comentario

Liburuaren azala

Horixe da hain zuzen, Joxerra Garziaren azken liburuaren izenburua.

Edozein komunikazio egoerari aurre egiteko prozedura jakin bat proposatzen du: zer egin behar den eta zer ez, nondik hasi eta nola jarraitu, nola antolatu, zeri arreta eman eta zeri ez… Aurren-aurrena, testu egoki indartsuak sortzeko moduak lantzen dira liburuan;gero, ahotsari eta gorputzari dagozkion alderdiak. Den-dena, ordea, prozedura bakar baten ikuspegitik.

Ahozkotasunaren inguruan

febrero 25, 2008 en 10:07 pm | Publicado en Liburuak | Deja un comentario

Hona hemen ahozkotasuna lantzeko liburuxka bat. Ahozkotasuna Hezkuntzan abiatzeko gidaliburua, Ulibarri Programa. Eskola munduan ahozkoa lantzeko hainbat ideia ematen ditu. Erostera joan aurretik, liburutegian begiratu edo Hizkuntza Normalkuntza arduradunari galdetu; izan ere, orain urte pare bat Euskara Zerbitzutik bidali zuten ikastetxeetara. Aukera ona eskaintzen du gaian sakontzeko.

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.
Entries y comentarios feeds.